40 egun baino gehiago igaro dira iragarki hau argitaratu zenetik
0

erantzun

Jendea behar dut EUSKARALDIA Leioan dinamizatzeko koordinatzailea

Nork Euskaltzaleen Topagunea , Leioa

Leioan Euskaraldia ekimena dinamizatzeko pertsona baten bila gabiltza. Lana jardun erdikoa izango da, ekainaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Dinamizatzaileak Leioako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak gauzatu beharko ditu, eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Leioako eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…).
  • Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu herriko batzordea osatu edo trinkotzeko.
  • Herriko batzordearekin batera, plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…).
  • Batzordean zehazten diren kudeaketa lan orokorrak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak).
  • Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, herriko batzordearekin harremana, izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak).
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu.
  • Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Baldintzak

Curriculumak maiatzaren 20aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Leioa ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrietan zabaldu eta jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…)
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma aurkezteko azken eguna maiatzaren 20a izango da, eta elkarrizketak maiatzeko azken astean egingo zaizkie aukeratutako hautagaiei.

Curriculumak bidaltzeko helbidea: lanpoltsa@topagunea.eus



« Itzuli
Iragarki hau iruzurra da? Abisatu!   
Gomendatu lagun bati
Noiz publikatua: 2018-05-07
183 aldiz ikusita