Zer da hau?

Beharsarea Igorren euskaraz egiten dan lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.

Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuak
kudeatzen du.

Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten dau langile euskaldunak behar dabezanen eta lan horreek egin nahi dabezan herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen dau, besterik gabe. Ez dau erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin dau bermatu erabiltzaileek emondako datuak egiazkoak diranik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emondako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar leikeen edozelako kalteren inguruko ezelango erantzukizunik hartuko be.

Baldintzak: baldintza bi betetea eskatzen jako zerbitzu honen erabiltzaileari:

  • Lanak euskaraz egitea
  • Lanak baldintza duinetan egitea

Doako zerbitzua: zerbitzu hau erabiltzea doakoa da. Erabiltzaileak ez dau erregistratu behar: e-posta helbidea emotea nahikoa da, erantzunak helbide horretan jasotzeko.

Lan mota guztiak: lanak kategoriatan sailkatuta dagoz, baina lan mota guztiak bideratzeko balio dau Beharsareak, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitekez zerbitzu honen bidez.