Erabiltzeko gida

Sarrera irekia: zerbitzu hau erabiltzeko ez da erregistratu beharrik. Eskaintza/eskaera bat egiterakoan, zure e-postaren helbidea sartu beharko dozu erantzunak e-postaz jasotzeko, besterik ez.

Jendea behar dozu: lanpostu bat eskaini Lanpostu baterako jendearen bila bazabilz, bi aukera daukazuz:

1.- Beharsarean lan bila dabilen jendeak egindako eskaintzak begiratu, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Zure beharretara egoki jatortzun inor aurkitu ezkero, gainean klik eginda eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskaini gainean, zure datuak emon eta e-postaz zuzenean joango jakoz iragarkiaren egileari.

2.- Iragarki bat jar daikezu atari honetan. Beharsareak ez dau bereizkeriazko eskaintzarik onartuko arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako pertsona- edo gizarte-egoeragatik. JENDEA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian ageriko da.

Lana behar duzu: lan bila bazabilz, bi aukera daukazuz:

1.- Beharsarean dagozan lan eskaintzak ikusi, bilatzailearen bidez (goiko eskaintzak bilatu agertzen dan koadroan nahi dozun lan mota sartuta), edo atarian zehar, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Ondo jatortzuna aurkitu ezkero, gainean klik eginda eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskatu gainean, zure datuak emon eta e-postaz zuzenean joango jakoz iragarkiaren egileari. Curriculuma be bidali ahal deutsazu; gomendagarria da, baina ez ezinbestekoa.

2.- Iragarki bat jar daikezu atari honetan. LANA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian agertuko da.

Formularioak: iragarkiak bideratzeko formularioan, Izenburua atalean argi eta zehatz azaldu beharko dozu zer bilatzen dozun, atarian horixe agertuko da-eta. Azalpena atalean horren inguruko datuak emon. Zehaztasunak lagundu egingo deutso interesatuari eta, ondorioz, onuragarria izango da zuretzat be.

Moderazioa: zerbitzua erabiltzen dozun lehen aldian administrariak zure mezua onartu beharko dau, spama, iruzurrak edota bandalismoa saiheste aldera. Hortik aurrera, zure eskaintzak automatikoki argitaratuko dira zerbitzua e-posta berberarekin erabiltzen dozun guztietan.

Berrestea: zure iragarkiak web gunean argitaratzen diranean, mezu bat jasoko dozu zure e-posta helbidean. Zure iragarkia editatu edota ezabatzeko estekak izango dituzu mezu horretan. Komeni da mezu hori edo emandako estekak gordetzea.

Iragarkiak ezabatzea: iragarkiak 40 egun igarotzean ezabatu egingo dira automatikoki. Hala ere, iragarritako eskaintza betetzen danean, komeni jatzu web gunetik ezabatzea, eskaera mezu gehiagorik ez jasotzeko.