Nor gara?

Egizu

Egizu elkartea Getxoko euskaldunon komunitatea sendotu eta hedatzeko xedearekin sortu zen 2000. urtean Bizarra Lepoan euskara elkartearen eta Getxoko 3 euskaltegien eskutik.

Helburu orokorrak

Gure xedea euskaldunon komunitatea sendotzea eta hedatzea da, ondoko lau alorretan eraginez:

  • Euskal hiztunen kopurua hazteko nahiz euskaldunek erabiltzen duten hizkuntzaren kalitatea hobetzeko xedea duten erakundeen lana bultzatzea eta osatzea.
  • Euskararen erabilera hedatzeko tresnak eta esparruak sortzea.
  • Euskara ikasten ari direnak euskaldunon komunitate soziolinguistikoan txertatzen laguntzea.
  • Erdaldunengan euskal kultura eta euskara ezagutzeko interesa piztea, eta ikasteari ekitera animatu.