0

erantzun

Jendea behar dut Haurrak ikastolara eramateko pertsona baten bila nabil

Nork Ainara , Algorta

Irailetik aurrera ta ekaina bitartean, astelehenetik ostiralera, 5 eta 2 urteko umeak gosaltzen lagundu, jantzi eta ikastolara eramateko pertsona baten bila nabil. Bidezabal ingurutik ta San Nikolas ikastolaraino, txikia aulkian ta nagusia, oinez.

Lan baldintzak honakoak dira:

Ordutegia: 8:10etatik 9:10ak arte (ordubete egunero)
Hasiera: Irailak 9, astelehena
Hilabeteko soldata: 150 euro


Gure eskakizunak honakoak dira:

Ikasturte osorako konpromezua
Haurrekin goxoa izatea, maitasunez tratatzea
Haiei euskaraz egitea
Puntualitatea
Ez erretzailea izatea
Txakurrak onartzea (etxean txakur txiki eta on bat badagoelako)
Haurrekin egon bitartean, telefono mugikorrik ez erabiltzea

Baloratuko da:

Aurreko eskarmentua
Ingurukoa izatea edo ingurua ondo ezagutzea


« Itzuli
Iragarki hau iruzurra da? Abisatu!   
Gomendatu lagun bati
Noiz publikatua: 2019-07-03
100 aldiz ikusita