0

erantzun

Jendea behar dut Medikuak - EuskarAbentura

Nork EuskarAbentura Elkartea , _auzo guztiak

EuskarAbentura Ruta Quetzalen (ruta BBVA azken urteetan) inspiratutako espedizio euskalduna da. Helburu argia du: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea. Esperientzia positiboetan oinarrituta -abentura bat Euskal Herrian zehar- hiztun gazteen aktibazioa bilatzen du, baita harreman sare euskaldunak sortzea ere; lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako gazteen sarea: EAE, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta diaspora.

Bigarren espedizioa 2019ko uztailaren 1etik 31ra bitartean gauzatuko da, 16-17 urte bitarteko 120 gazterekin. Euskal Herria zeharkatuko du, Mauletik Getxora, Donejakue bideak jarraituz eta Euskal Herrian dauden gizateriaren ondareak bisitatuz.


ESKAINTZA
Kontratua: hamabost egunekoa/hilabetekoa
Soldata:
– 15 egun: 1.000€ gordin
– Hilabetea: 2.000€ gordin


EGINBEHARRAK
– Espedizioan zehar suertatutako osasun arazoak artatu eta diagnostikoa egin
– Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute

1. Ezinbesteko baldintzak
– Medikuntza titulua.
– Disponibilidadea
Uztailaren 1etik 15era
Eta/edo
Uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea.
– Ekainaren 22-23ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
– CVa bidaltzea.
– Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.

2. Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango
– Mendizalea izatea.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Sorosle titulua.
– Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO : http://bit.ly/2ShkLLL

EPEA MARTXOAK 15


Azkenak EuskarAbentura Elkartea
Jendea behar dut Erizainak - EuskarAbentura Nork EuskarAbentura Elkartea , _auzo guztiak 2019-02-14
Jendea behar dut Material arduradun / Gidariak Nork EuskarAbentura Elkartea , _auzo guztiak 2019-02-14
Jendea behar dut Fisioak - EuskarAbentura Nork EuskarAbentura Elkartea , _auzo guztiak 2019-02-14
Jendea behar dut Argazkilariak - EuskarAbentura Nork EuskarAbentura Elkartea , _auzo guztiak 2019-02-14

« Itzuli
Iragarki hau iruzurra da? Abisatu!   
Gomendatu lagun bati
Noiz publikatua: 2019-02-14
86 aldiz ikusita