Erabiltzeko gida

Sarrera irekia: zerbitzu hau erabiltzeko ez da erregistratu behar. Eskaintza/eskaera bat egiterakoan, e-postaren helbidea sartu beharko duzu erantzunak e-postaz jasotzeko, besterik ez.

Jendea behar duzu: lanpostu bat eskaini Lanpostu baterako jendearen bila bazabiltza, bi aukera dauzkazu:

1.- Beharsarean lan bila dabilen jendeak egindako eskaintzak begiratu, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Zure beharretara egoki datorkizun inor aurkituz gero, gainean klik egin, eta eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskaini gainean, zure datuak eman eta e-postaz zuzenean joango zaizkio iragarkiaren egileari.

2.- Iragarki bat jar dezakezu atari honetan. Beharsareak ez du bereizkeriazko eskaintzarik onartuko arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako pertsona- edo gizarte-egoeragatik. JENDEA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian ageriko da.

Lana behar duzu: lan bila bazabiltza, bi aukera dauzkazu:

1.- Beharsarean dauden lan eskaintzak ikusi, bilatzailearen bidez (goiko eskaintzak bilatu agertzen den koadroan nahi duzun lan mota sartuta), edo atarian zehar, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Ondo datorkizuna aurkituz gero, gainean klik eginda eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskatu gainean, zure datuak eman eta e-postaz zuzenean joango zaizkio iragarkiaren egileari. Curriculuma ere bidaltzea badago; gomendagarria da, baina ez ezinbestekoa.

2.- Iragarki bat jar dezakezu atari honetan. LANA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian agertuko da.

Formularioak: iragarkiak bideratzeko formularioan, Izenburua atalean argi eta zehatz azaldu beharko duzu zer bilatzen duzun, atarian horixe agertuko da-eta. Azalpena atalean horren inguruko datuak eman. Zehaztasunak lagundu egingo dio interesatuari eta, ondorioz, onuragarria izango da zuretzat ere.

Moderazioa: zerbitzua erabiltzen duzun lehen aldian administrariak zure mezua onartu beharko du, spama, iruzurrak edota bandalismoa saihesteko. Hortik aurrera, zure eskaintzak automatikoki argitaratuko dira zerbitzua e-posta berberarekin erabiltzen duzun guztietan.

Berrestea: zure iragarkiak web gunean argitaratzen direnean, mezu bat jasoko duzu zure e-posta helbidean. Zure iragarkia editatu edota ezabatzeko estekak izango dituzu mezu horretan. Komeni da mezu hori edo emandako estekak gordetzea.

Iragarkiak ezabatzea: iragarkiak urtebete igarotzean ezabatu egingo dira automatikoki. Hala ere, iragarritako eskaintza betetzen denean, komeni zaizu web gunetik ezabatzea, eskaera mezu gehiagorik ez jasotzeko.