Nor gara?

Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzua

2001ean Udal Euskara Zerbitzua sortu zen.

Orduz geroztik Udalak Administraziorako Euskararen Erabilera Plana diseinatu eta inplementatu du EBPN rekin batera. 2004-2008 Plan Estrategikoa diseinatu zen eta jarraian 2009 – 2012 epealdikoa onartu eta martxan jarri zen. Bertan helburuak eta jarduerak zehaztu ziren esparruka eta lehentasunaren arabera sailkatuta. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aztertu eta jarraitu zuen.

Plan honetan alor hauek lantzen dira: hezkuntza, euskalduntze-alfabetatzea, familia-transmisioa, administrazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, enpresa mundua, aisialdia, kirola, erlijioa, corpusa, komunikabideak, liburugintza, publizitatea eta kultura. Plan honen onarpenak baliabide ekonomiko zein giza baliabideen egokitzapena ekarri zuen. Egokitzapena plan estrategikoa garatzen zen bitartean gertatu zen.

Plan hau onartzeak udalaren aldetik konpromiso bat suposatu zuen bai baliabide ekonomikoen eta giza baliabideen egokitzeari dagokionez Plan Estrategikoa garatzen den epealdian.

Etxebarriko Udalak etxebarritar guztioi esker ona nahi du. Gure nahia herritarrei kalitatezko zerbitzua bermatzea da plan hau garatuz doan heinean eta erakundeekin hizkuntza normalkuntza arloan harturiko konpromisoak zintzo errespetatzea.

EUSKARA atalaren barruan gure udalerrian euskararen inguruko guztiaren berri izango duzu. Euskara Zerbitzuaren eta Udal Euskaltegiaren informazioaz gain Udalak oinarrizko plangintza, dokumentu eta ikerketen dokumentuak ere eskaintzen dizkizu helburu jakin batekin : gure hizkuntza maila guztietan zabaltzea eta sustatzea.