40 egun baino gehiago igaro dira iragarki hau argitaratu zenetik
0

erantzun

Lana behar dut BERBOTS ELKARTEAK DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Nork BERBOTS EUSKARA ELKARTEA , _Auzo guztiak

Berbots Erandioko euskaltzaleen elkarteak dinamizatzailea behar du


Eskatzen da

• Euskaraz ondo jakitea, ahoz eta idatziz
• Erandiokoa izatea edo Erandio ondo ezagutzea
• Kudeaketarako eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea
• Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
• Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
• Curriculumarekin batera aurkezpen gutuna bidaltzea, lan hau zergatik egin nahi duzun azalduz

Baloratuko da

• Euskaltzaleen mugimendua ezagutzea
• Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea
• Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
• Teknikari lanetan eskarmentua izatea

Egin beharreko lana

• Berbalagun egitasmoa garatzea
• Berbotsen urteko programazioaren kudeaketa
• Berbotsen koordinazio eta komunikazio lanak.
• Diru-laguntzen kudeaketa.

ESKAINTZEN DUGU

- 2019ko irailaren 1ean hastea lanean, egunean 3 ordutara (astean 15 ordu)
- 3 hilabeteko probaldia
- Ordutegi malgua
- Soldata brutoa: 670€ / hilean
- Lanpostua Erandion izango da

Curriculumak ekainaren 21a baino lehen bidali posta elektronikoz: berbots@gmail.com

Elkarrizketak uztailaren lehen astean egingo dira


« Itzuli
Iragarki hau iruzurra da? Abisatu!   
Gomendatu lagun bati
Noiz publikatua: 2019-06-13
82 aldiz ikusita