Zer da hau?

Beharsarea Busturialdean euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.

Busturialdeko Behargintza, Gazteria eta Euskara Zerbitzuek kudeatzen dute, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.

Bitartekaritza: Beharsarea bitartekari da langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratutako informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.

Baldintzak: baldintza bi betetzea eskatzen zaio zerbitzu honen erabiltzaileari:

  • Lanak euskaraz egitea

  • Lanak baldintza duinetan egitea

Doako zerbitzua: zerbitzu hau erabiltzea doakoa da. Erabiltzaileak ez du erregistratu behar: e-posta helbidea ematea nahikoa da, erantzunak helbide horretan jasotzeko.

Lan mota guztiak: lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.