Zer da beharsarea?

Beharsarea - Bilbon lana euskaraz.

 

Lan eskaintzak eta lan eskariak iragartzeko tresna da beharsarea.net. Beraz, Bilbon lana euskaraz egin nahi baduzu edo langile euskaldunik behar izanez gero, hauxe duzu iragartzeko tresna.

 

Iragartzea: Beharsareak bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu erabiltzaileen arteko harremana bideratzen lagunduz. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo haren erabilerak ekar lezakeen kalteena.

 

Baldintzak: baldintza bi betetzea eskatzen zaio zerbitzu honen erabiltzaileari:

 

  • Lanak euskaraz egitea.

  • Lanak baldintza duinetan egitea.

 

Doako zerbitzua: zerbitzu hau erabiltzea doakoa da. Erabiltzaileak ez du erregistratu behar: e-posta helbidea ematea nahikoa da, erantzunak helbide horretan jasotzeko.

 

Lan mota guztiak: lan mota batzuk kategoriatan sailkatuta badaude ere, lan mota guztiak iragartzeko balio du Beharsareak.